XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Larritasunezko gutuna Gure aitonek, zalaparta batean, agur esan zieten enperadore eta erregei, konte eta dukeei, beren fardelak bildu eta presaka etxeratu ziren.

Han topatu zutenak beren susmorik txarrenak gainditzen zituen.

Ez zuten ezagutu ere egiten beren hiritxoa.

Guztiz hondaturik zegoen dena.

- Dena aldatu behar da hemen!- erabaki zuten.

Nola ordea? Arazo latz hau sakon pentsatu beharrean zeuden.

San Pedro eta San Paulo ondorengo igandean Markako gizon guztiak bildu ziren herriko plazan, Kontseiluko ezkiaren azpian.

- Auzo eta lagun txit zuhurrok!- agurtu zuen biltzarra Markatar zaharrenak.

Pozten naiz osasunez eta okerrik gabe itzuli zaretelako! Baina tamalez hauxe da gure poz bakarra, elkarrekin bildu garen honetan.

Badakizue zer esan nahi dudan.

Gu kanpotik ginen bitartean, adierazi ere ezin litezkeen hondamendiak gertatu dira Markan.

Gehiegi da! Beraz ez daukagu luzaz berriketan ibiltzeko astirik hemen, eta aztertu behar dugu segituan nola konpontzen dugun oker hau ahalik eta azkarren.

Konponbiderik dakienak, hitzegin dezala!.

Gure aitonek, batak bestearen ondoren, beren eritziak eman zituzten bakoitzak.

Beste ezer baino lehen, esan zuten, behartu egin behar zituztela etxeko morroi eta neskame guztiak arreta eta zintzotasun handiagoa izan zezaten.

Horrez gainera, haurrei portaera eta obedientzia irakatsi behar omen zitzaien.

Gainerako guztia berez etorriko zela.

Oso ongi dena - esan zuen Turkian egona zen gizonak (...).